Kasualitatea

Kasualitatea izango ote da ba Txirrita Kafkaren egun berean hiltzea? Ekainak 4.

Zer ikusi dauka gorroto zuen Pragan bizi zenak, herria maite zuen Hernaniarrarekin?

Zer ikusi dauka metamorfosia ber-diseinatu zuenak, momentua bizi zuen gizasemearekin?

Ta zer ikusi dauka egun beretsu batean Lemoiz itxi izanak?

Labezomorro batek sagardo barrika batean daukan bera; bat ez.

Utzi egidazue ba, kontzientzia bera umezurtz geratu aurretik, gure garaipen txikin bakanen gabarrara ilustre bi hauek igotzen, ´Lemoiztatzaile´en txalupara behintzat!

Esker onak gerora baitatoz beti; kasualitatea izango da!