Nafarroa Zentroa, zornotzarron ongizatea bermatzeko topagunea

nafarroa zentroaAmorebieta–Etxanoko Udalak duen Ongizate Sailari hainbat eta hainbat eginkizun dagozkio. Egun bizi dugun egoera larri eta prekarioek bizi baldintza eskas eta negargarriak pairatzea eragin die hainbat eta hainbat famili eta herritarrei. Beraz, zuen informazio eta laguntzarako kontutan izan ondorengoa:

  • Ekonomia arazo larriak izanez gero (desjabetze arriskuan zaudela, etxearen hilabetekoa ezin ordaindu zabiltzala edo jana erosteko diru eza eta arropa falta duzula, edozein kuota garrantzitsu ordaintzeko zailtasunak dituzula…), hurbil zaitez Nafarroa Zentrora.
  • Gaixotasunengatik, ezbeharrengatik edo bestelako laguntza behar baduzu ere hurbil zaitez Nafarroa Zentrora. Bertan egin eskaera eta bertako teknikari eta langileen laguntza izango duzu.
  • Jubilatuta bazaude hurbil zaitez Nafarroa Zentrora. Jakin ezazu eskaintza zabala daukazula: kurtso desberdinak, irteerak, IMSERSOko hainbat eskaera orri, lagunak egiteko aukera, deskontu desberdinak…
  • Zaintzailea bazara hurbil zaitez Nafarroa Zentrora. Zuretzat eskaintzen diren laguntza eta ikastaroak badituzula jakin behar duzu.
  • Menpekotasuna eskatzeko zer egin behar duzun ez dakizula? Hurbil zaitez Nafarroa zentrora.
  • Seme-alabaren batekin arazo latzak dituzula, hurbil zaitez Nafarroa Zentrora.
  • Edozein eratako indarkeria jasaten duzula? Mesedez, lehenbailehen hurbil zaitez Nafarroa Zentrora.

Ongizatea denona eta denontzako da. Gure esku dago informazioa jasotzea behintzat. Ez beldurtu. Ez lotsatu. Horretarako dago, LAGUNTZA emateko. Norbaitek pentsa dezake ez dela horrela, baina hurbiltzen ez bagara sekula ez dugu jakingo.