Nortzuk osatzen dute EH Bilduren hautagaitza Amorebieta-Etxanon?

Datozen udal-hauteskundeetan Ander Uriarte Pujana EH Bilduren alkategaia Amorebieta-Etxanon. Udaletxean eskarmentu handia daukan pertsona da Uriarte, gazte-gaztetatik herri mugimenduetan parte aktibo izan dena eta betidanik herrigintzan buru-belarri aritu dena.

Hori gutxi balitz, goi mailako taldea izango du ondoan. Izan ere, hautagaitza anitza egin dugu, esparru eta perfil ezberdinetako pertsonez osatutakoa.

Lehen aldiz, zornotzarrekin batera landu dugu programa eta, hortaz, herritarrak lehenetsiko dituen proposamen zehatzak planteatzen ditugu, Amorebieta-Etxano hobea eraikitzeko asmoz.

Koalizioaren helburua da Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernuan aldaketa gauzatzea, hainbeste urtez alderdi bera boterean egon eta gero. Beste era batean gobernatu daitekeela erakutsi nahi dugu.

Aldaketa hemen eta orain posible da. Badakigu zer eta nola egin nahi dugun. Lantalde bikaina osatu dugu eta Amorebieta-Etxanon herritar guztiak kontuan hartuta gobernatzeko prest gaude. Hau da Zornotzako EH Bilduren taldea:

Ander Uriarte Pujana

45 urte

Zornotza Lanbide Heziketan irakaslea

2015etik, zinegotzia Amorebieta-Etxanoko udaletxean

 

Itxaso Gerediaga Etxezarraga

55 urte

Nekazal Goi-ingeniaria

2015etik, zinegotzia Amorebieta-Etxanoko udaletxean

 

Iñaki Iza Zarazua

33 urte

Pilotari profesional ohia

 

 

Bego Atxa Azurmendi

36 urte

Abokatua

 

 

Gaizka Esparza Areitiobiritxinaga

38 urte

Lehen Hezkuntzan eta Entzumen eta Hizkuntzan diplomatua

 

 

Leyre Ugarte Arroitajauregi

50 urte

Psikologian lizentziatua

2015etik, zinegotzia Amorebieta-Etxanoko udaletxean

 

Jon Uriarte Ugalde

22 urte

Medikuntza ikaslea

 

 

Eneritz Oianguren Ureta

42 urte

Telekomunikazioan goi-ingenieria. Haur Hezkuntzan diplomatua

 

 

Ismene Larringan Zarate

34 urte

Arkitektoa

 

 

Hodei Zambrano Troncoso

32 urte

Ikusentzunezko teknikaria eta ekintzailea

 

 

Erika Barrenetxea Arriaga

22 urte

Arte Ederretako ikaslea

 

 

Laly Gomez Gonzales

42 urte

Dendaria

 

 

Ibai Abendaño Oriosolo

38 urte

Industria langilea

 

 

Arantza Garcia Fernandez

51 urte

Sindikalista. Garbitzailea

 

 

Asier Fernandez Pablos

29 urte

Ingeleseko magisteritza

 

 

Lourdes Olano Asategui

58 urte

Sindikalista. Biltegi langilea

 

 

Aitor Gaztelurrutia Gisasola

19 urte

Ikaslea eta tabernaria

 

 

Irantzu Zabala Bilbao

45 urte

Erizaina

 

 

Agustin Dañobeitia Ugarriza

81 urte

Jubilatua

 

 

Ana Artaloitia Elorza

57 urte

Idazkaria