Ortu sozialak: inori kalterik egiten ez badio, zergatik ez?

ortua4Aurreko agintaldian egin genuen moduan, honetan ere ortu sozialen alde egingo dugu. Amorebieta-Etxanok lursail ugari ditu horretarako egokiak izan daitezkeenak eta beste herri batzuetan ekimen arrakastatsua izan da. Arrazoiak ugariak dira. Hona hemen horietako batzuk:

– Nekazal eta herri guneen artean dagoen deskonexioa murriztu daitekeelako, bien arteko loturak indartuz.

Autokontsumoa bultzatu eta gaur egun dauden kontsumo ereduen aurrean, nahi duenarentzat, beste alternatiba batzuk daudela erakutsi daitekeelako.

– Elikadura osasuntsuari begira, sasoiko produktuak jan daitezkeelako, landatze prozesua kontrolatuz eta produktu ekologikoagoak eskuratuz.

– Pertsona langabetuentzat alternatiba bat izan daitekeelako lana aurkitzen ez duten bitartean: psikologikoki onuragarria delako eta baita norberarentzat elikagaiak eramateko aukera izango duelako.

Zahartze aktiboari begira lagundu dezaketelako.