Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa hil da

periko_solabarriaPeriko Solabarria zendu da 85 urte zituela. Azken unera arte hainbat protestatan parte hartu du. Horren erakusgarri da, adibidez, Ernai gazte antolakundearen aurkako epaiketa batean inputatu izana, “terrorismoa goratzea” leporatuta.

Solabarria Portugaleten jaio zen 1930eko urtarrilaren 27an. 1936ko gerra bertan bizi izan zuen eta, hegazkin frankisten bonbardaketa baten ondorioz, gurasoen etxebizitza hondatu zuten.

periko-konponbidea11 urterekin seminariora eraman zuten eta 24rekin apaiz egin zen. Alabaina, Ezkerraldean, langileak bizi ziren auzo baten ibili zen apaiz. Langile-apaiz izeneko mugimenduaren aitzindarietako bat jotzen da, hain zuzen ere. Langile borrokan ibilibide luzea duen militante honek espetxea ere ezagutu zuen frankismoan.

1975. urtean LAB sindikatuan sartu zen eta 1979-1982 urte artean Herri Batasunako ordezkaria izan zen Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Gainera, 1980an, Eusko Legebiltzarreko parlamentari izendatu zuten.

periko-etxegabetzeaEzker abertzaleko militante historikoa mobilizazio ezberdinetan ikusi izan dugu: langile protestatan, etxegabetzeak ekiditeko elkarretaratzeetan, epaiketa politikoen kontrako manifestazioetan, oroimen historikoa aldarrikatzeko ekitaldietan… Militante nekaezina izan da azken egunera arte. Eredu bat.