Preso eta iheslariak gogoan, jaietako Elkartasun Egunean

Jaiei hasiera ofizialki eman zien txupinazoaren bezperan, ‘Bada garaia. Presoak kalera’ lelopean Elkartasun Eguna ospatu zen Zornotzan. 

Umeei zuzendutako goizeko puzgarrien ostean, ordubatean preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa egin zen Zornotzako kaleetan barrena. 150 lagun inguruk hartu zuten parte.

Mobilizazioaren ondotik indarrak berreskuratzeko, herri bazkaria egin zen Zubiondo plazan. 120 lagun bildu ziren bertan.