Presoen alde, abenduaren 9an Parisera joateko deia | Euskal Herria Bildu Zornotza

Presoen alde, abenduaren 9an Parisera joateko deia

Bakegileek presoen aldeko mobilizazio handia deitu dute datorren abenduaren 9an Parisen. Hendaiatik tren bereziak aterako dira eta Euskal Herriko herri eta hiri guztietan autobusak antolatu dituzte, baita Zornotzan ere.

2017ko apirilaren 8an ETAren armagabetzea gauzatuta, orain lehentasuna presoen auzia konpontzea dela azpimarratu dute.

Abenduaren 9koa ez da beste manifestazio bat izango, mobilizazio jendetsua eta berezia izatea nahi dute Bakegileek, Frantziako Gobernua presoen auziaren konponbidean inplikatzeko.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritza bat (Hiri Elkargoa, hautetsiak eta gizarte zibila) Frantziako Justizia Ministerioarekin bilerak egiten ari da, presoen aferari irtenbidea nola eman aztertzeko. Hala baieztatu dute bi aldeek.

Testuinguru horretan kokatzen da abenduaren 9ko deialdia eta, beraz, ezinbestekoa da Paris jendez gainezka egotea.

Bakegileak diskrezio handiz ari dira presoen alde lanean eta orain oso garrantzitsua da herritarrok lan hori kalean babestea. Oso garrantzitsua da Parisera joateko ahalegina egitea, Frantziako Gobernuak ikus dezan herri bat dagoela euskal presoen etxeratzearen alde.

AUTOBUSA ZORNOTZATIK

Irteera: Abenduaren 8an, 19:00etan (Auzokoa taberna)

Buelta: Abenduaren 9an, 16:00etan

Bidaiaren iraupena: 11-12 ordu, gutxi gorabehera

Prezioa: Langileek 50 euro; langabeek eta ikasleek 10 euro

Izena emateko azken eguna: Azaroaren 24a

Izena non eman: Herriko Belatxikieta

ABENDUAREN 9KO EGITARAUA PARISEN: