Hautagaiak

Leire Ugarte Arroitajauregi

Leire Ugarte

Bio

46 urte.

Psikologian lizentziatua.

Gizarte Integrakuntzan eta Haur Hezkuntzan Goi Mailako Teknikaria.

Zergatik?

Herriaren ahotsa entzun eta erantzun, benetako integraziorako lan egin, hezkuntza proiektu euskaldun eta partaidetsuaren aldeko apustua egin. Honen guztiaren alde lan egiteko grina daukat eta EH Bilduk horretarako aukera eman dit. Horregatik eta horretarako naiz EH Bilduren hautagaia.

Zinegotziak 2015-2019

Iosu Aurtenetxe Lopategi

Iosu Arritoindia

Bio

50 urte.

Langabetua.

LAB sindikatuko delegatu ohia.

Zergatik?

Aldaketaren alde nagoelako eta herritarren erabakian sinesten dudalako. Horregatik erabaki dut EH Bilduren zerrendan hautagai izatea.

Hautagaiak

Olaia Hormaetxe Kobeaga

Olaia Hormaetxe

Bio

30 urte.

Pedagoga terapeuta.

Zergatik?

Herritarrengandik hurbil dagoen udal eredu garden eta parte-hartzaile baten aldeko apustua egiten duelako aurkeztu naiz EH Bilduren hautagaitzan. Parte-hartzea herri baten eraldaketarako tresna politiko eraginkorrena dela uste dut. Ezin daiteke ezer norbaitentzako egin, norbait hori kontutan hartzen ez bada.

Nolanahi ere, pertsonak kontutan hartzea ez da nahikoa, hitza ematea ez da nahikoa. Pertsona askeez osatutako herri aske batean bizi nahi badugu, pertsona horiei iritzia eskatzeaz baino haratago joango diren gauzak egin behar ditugu. Eta konbentzituta nago Amorebieta-Etxanoko EH Bilduk hau guztia lortzeko aukerak eta bitartekoak eskaintzen dituela.

Hautagaiak

Ainhoa Iturrieta Ruiz

ND4_2608

Bio

39 urte.

Haur Magisteritzan Diplomatua.

Euskadiko Txapelduna Durangoko Rugby Taldearekin.

Zergatik?

Irakaslea naiz eta euskararen inguruan lan egin dut beti. Asko arduratzen nauen gai bat da. Herri euskaldun bat lortu nahi dut eta horretarako lan egiteko prest nago. Gainera, udaletxetik gehiago egin ahal dela uste dut.

Bestalde, berdinketa sozialen alde lan egiteko beharra ere ikusten dut. Dependentzia legea, laguntza ekonomikoak, etxebizitza-eskubidea… Oraindik ere asko egin daitekeela ziur nago. Oro har, beharrizanak dituzten pertsonei laguntza emateko aurkeztu naiz EH Bilduren zerrendan.

Hautagaiak