Hautagaiak

Gaizka Esparza Areitiobiritxinaga

Bio

38 urte.
Lehen Hezkuntzan eta Entzumen eta Hizkuntzan diplomatua.

Zergatik?

Herritarrok gure herri ereduaren eraikuntzan parte hartu eta sinisten dugun horretan borrokatu behar
dugulako. Herri nortasuna duen Zornotza bat nahi dudalako, herri parte-hartzailea eta integratzailea.
Euskal nazio baten parte den Zornotza euskaldun baten proiektuan sinisten dudalako nire harritxoa
jartzera nator EH Bilduren eskutik.

Zinegotziak 2019-2023

Jon Uriarte Ugalde

Bio

22 urte.
Medikuntza ikaslea.

Zergatik?

Zornotza gazteen beharrizanez arduratuko den herria bilaka dadin laguntzeko. Gauzak aldatu nahi
baditugu inplikatu beharra daukagulako. Horregatik onartu dut udal hauteskunde hauetan aurkezteko
erronka. Eta hori guztia lortzeko bide bakarra EH Bilduren eskutik joatea delako.

Hautagaiak 2019

Eneritz Oianguren Ureta

Bio

42 urte.
Telekomunikazioan goi-ingenieria. Haur Hezkuntzan diplomatua.

Zergatik?

EH Bildu Zornotzaren proiektuak konbentzitu nauelako eman dut zerrendan joateko aurrerapausoa.
Zornotza solidarioa, konprometitua, feminista, berdea eta herriak eta herriarentzat egina desio dudalako,
eta hori eraikitzen lagundu nahi dudalako. Eta hau guztia lortzeko biderik onena EH Bilduren eskutik
egitea dela argi dudalako.

Hautagaiak 2019

Ismene Larringan Zarate

Bio

34 urte.
Arkitektoa.

Zergatik?

Gaztetxoa nintzela egin nuen topo lehen aldiz Ander Uriarterekin, herrigintzan, nola ez, jai-batzordean.

Ordutik, urte asko pasa badira ere, gure herriaren aldeko erronka berri batekin etorri zitzaidan, EH
Bilduren proiektuarekin. Talde anitza, hurbila eta gaitasun handikoa osatzen du EH Bildu Zornotzak, eta
nire ekarpena egiteko aurrerapausoa eman dut ilusio osoz.

Hautagaiak 2019

Hodei Zambrano Troncoso

Bio

32 urte.
Ikusentzunezko teknikaria eta ekintzailea.

Hautagaiak 2019