Zornotzako EH Bilduren ordezkaritza bat Dimako herri-galdeketan izan da

danak-2Zornotzako EH Bildu Dimara hurbildu da azaroaren 27an, herri horretan erabakitzeko eskubidea praktikan jarriz antolatu duten herri-galdeketaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Eta nota hartu dugu.

 

 

Kontsiderazio guztien gainetik, ariketa demokratikoa ikusi dugu, zeren eta erabakitzea bera “demokrazia” baita. Ikusi dugu herri ahaldundua, ilusionatua, talde-lanean indartua, elkarren arteko konplizitateak sortu dituena.

Erabakitzeko eskubidearen ariketak batu egin ditu, oztopo eta hesi banatzaileak gainditu dituzte, hobeto elkar ezagutzen dute eta harremanak sendoagoak dira.

Bestalde, jai giroa izan da nagusi, musika, dantzak, zanpantzarrak lagun, bertako eta inguruko herrietatik joandako herritarrek giro ezin hobean gozatu ahal izan dute egun gogoangarri horretan.

Zornotzako EH Bilduk jaso du Gure Esku Dagok bidalitako orria, Zornotzan datorren udaberrian herri-galdeketa egiteko erabakia hartu dutela jakin dezagun.

Lerro hauetatik, gure esker ona holango prozesu parte-hartzailea gure herrian ere zabaltzeagatik eta, ondorioz, piztuko den ilusioaren hazi berria landatzeagatik.