Utopiaren udaberri usaina

Ez dakit udaberriak, naturaren eztandaz aparte, bestelako lehertze bat ekarriko digun, baina izan hortxe ditugu Legebiltzarrerako hauteskundeak atea joka.

Gehiago Irakurri

Hilerriak beti dira memoria!

Denboran zehar metatzen goazen horri dei diezaiokegu memoria, eta metatutako horrek kolektibotasunari izena ematen dionean, memoria historikoa. Esaten da igarotako urak ez duela berriro errotarik mugitzen, baina giza pertsonak askotan bere iragana behar du orainari zentzu oso bat emote aldera. Gehiago Irakurri

Zornotzarren bizi-baldintzak hobetzeko neurriak zehaztuta, 1.010.000 euroko aurrekontua proposatu du EH Bilduk

Joan den azaroaren 24ko osoko bilkuran, 2024ko Aurrekontuari buruzko eztabaida eta bozketa egin zen. EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua dute, eta, beraz, Udal Gobernuaren proposamena gailendu zen. Hala ere, EH Bilduk bere eredu propioa dauka Amorebieta-Etxano hobea egiteko, eta saio hartan zornotzarren bizi kalitatea hobetzeko hainbat neurri ezartzea, eta ekimen horiek guztiak aurrera eramateko 1.010.000 euro bideratzea proposatu genuen. Gehiago Irakurri