EH Bilduren Zornotzako Mahai Politikoak Ander Uriarte proposatu du udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko

Ander Uriarte Pujana.

EH Bilduren Zornotzako Mahai Politikoak Ander Uriarte Pujana proposatu du 2023ko udal hauteskundeetan koalizio soberanistaren zerrendaburua izan dadin Amorebieta-Etxanon.

Barne Hauteskundeetako Batzordeak hala erabakita, hautagaiak aurkezteko epea joan den astelehenean, azaroaren 14an, jarri zen martxan, eta azaroaren 27ra arte egongo da irekita. Gehiago Irakurri

Zornotzako EH Bilduk prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, taldea handitzeko

Udal hauteskundeei begira eta Zornotzan dauden erronkei aurre egiteko asmoz, taldea handitu nahi du EH Bilduk. Koalizioaren ideario eta ibilbidearekin bat egiten duen edozein herritar da ongi etorria, koalizio soberanista osatzen duten alderdiren bateko kide izan ez arren.

Badago zer egin eta zer hobetu herrian eta, horrerarako, talde anitza eta konprometitua izatea ezinbestekoa da. Moduren batera edo bestera herrigintzan ekarpenen bat egin dezakeen norbait ezagutuz gero, edo zuk zeure burua horretarako prest ikusten baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan zornotza.ehbildu@gmail.com helbidearen edo sare sozialen bidez.


De cara a las elecciones municipales y con el objetivo de hacer frente a los retos que existen en Zornotza, EH Bildu quiere ampliar el grupo. Cualquier ciudadana o ciudadano que comparta el ideario y trayectoria de la coalición es bienvenido, aunque no forme parte de ninguno de los partidos que integran la coalición soberanista.

Hay mucho que hacer y mejorar en el pueblo y para ello es imprescindible ser un equipo plural y comprometido. Si conoces a alguien que de alguna manera pueda aportar algo a su pueblo, o tú te ves preparada para ello, ponte en contacto con nosotras a través de zornotza.ehbildu@gmail.com o de las redes sociales.

Herenegun, atzo, gaur

Joan den astean izan dira emakume baserritarren eguna, elikaduraren nazioarteko eguna eta gaur berriz pobreziaren nazioarteko eguna. Ez naiz egun seinalatu zalea eta nire agendak ez ditu gogoan izaten baina goizean goiz Twitterren sartu eta emakume baserritar batek gogorarazi digu hiru egun hauen hurrenkera. Baita elkar-bizi direla hiru egun hauen balioak egungo sisteman ere; izan ere, makina bat emakume baserritarren eskuetan dago elikaduraren ardura, baina pobrezian bizi dira asko eta asko, oraindik ere. @hausnarrean-en txioa irakurri eta neu ere hausnarrean hasi naiz.

Beste egun batzuk majo gogoratzen ditudala baina hauek existitzen direnik ere ez nekiela ohartu naiz, txioa irakurtzerako. Baliteke, prentsan beste “egun seinalatu” batzuk baino oihartzun gutxiagoko egunak direlako; edo baliteke emakume baserritarra ez naizelako, zorionez elikadura bermatuta dudalako eta momentuz behintzat pobrea ez naizelako.

Hausnar eta hausnar, ingurura begiratu eta emakume baserritarrik apenas ikusten dudala pentsatu dut, desagertu izan balira bezala. Edo agian, ikusten asmatu behar nuke, etxetik irten gabe baitut emakume baserritarraren erreferente eta eredua. Inguru hur eta itxienetik aldendu eta, elikadurak ere mila hegi dituela konturatu naiz. Ez da urrutiegi joan behar elikadura-nahasmenduak aurkitzeko eta hauek eragindako ondorioak antzemateko. Era berean, banketxeko aplikazioa itxi eta etxe ataritik irteterako pobrezian bizi den bizilaguna aurki dezakedala oroitu dut, eta zer esanik ez ataritik irten eta herria gurutzatzerako.

Urteetan zehar, egungo antzean, emakume baserritarrak izan dira elikadura zaintzeko eta produzitzeko ardura, eginbeharra eta eskua izan dutenak. Emakume baserritarrak, pobrezia gorrian egonagatik, seme-alaben elikadura ahalik eta osasuntsuena bermatzeko ahalegina egin dutenak lan fisiko zein zaintza lanen poderioz. Emakume baserritarrak, beraien senarren beste edo gehiago lan egin dutenak eta lan hori ikusezina izan denez azken hatsa pobrezian eman dutenak. Emakume baserritarrak, baserritar izena ere kendu zaienak, desagerarazteraino.

Eta gogora ekartzeak bakarrik ez du ezertarako balioko, baina ea datorren urtean egunok ahazten ez ditudan, norbere tripako ziletik burua altxatu eta munduak biraka jarraitzen baitu.