Berriz min hau… Luze dirau

Saioa Agirreren gutuna eskerrak emanez.

Hamaika urte beranduago bueltatu dira sekula joan ez ziren amesgaiztoak. Eskolako amantala jantzia nueneko gizon berdeen ezustekoa. Eskuburdinak eta izerdi hotza. Lurpeko mundu ilunerako bidaia, azkena zirudiena. Itzuli dira goibeltasuna eta beldurra. Jasandako umilazioak eta ikara. Bost eguneko biluztasuna, eta ez soilik fisikoa. Irainak, kolpeak eta mehatxuak. Ikutu lardats eta sexu- erasoak. Subjektu baino objektu zartatu sentiarazi ninduten gau eta egunak.
Gehiago Irakurri

Udalak 2.000 eurotik gorako isuna jarri dio Martz artista zornotzarrari

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2.000 eurotik gorako isuna jarri dio Martz artista zornotzarrari; bere artelanak Zornotzako hormetan egiteagatik diruz zigortu du margolaria eta kaleko bere lanak ezabatu ditu. Hori dela eta, atzo egindako agerraldian zigor espedientea kentzea eskatu zuen eta arte adierazpenaren askatasuna aldarrikatu zuen. Gehiago Irakurri

“San Juan de la Porta Letaña…” & “San Juan Ante Porta Latina”

“San Juan de la Porta Letaña…” Gure inguruan halango berbakaz hasten da sanjuanetan kantetan dogun abestia. Hasiera hori betidanik izan jat arraroa, bitxia. Baina halantxe publizitau izan dogu sanjuanetako programetan Zornotzan. Halako batean, otu jatan wikipedian begiratzea, eta hara, sorpresa! argi eta garbi ikusi geinke aldaketa batzuk dagozala hitzetan eta jatorrizko forma “San Juan Ante Porta(m) Latina(m)” dala. Izan be, Euskal Herrian badira izen hori daukien eleiza batzuk, gitxi batzuk, esango neuke.

Gehiago Irakurri

Klase borroka, desagertu?

Hedabideek edota iritzi berriemaileek, modu etengabean, dioskue langile klasea dagoeneko ez dela existitzen. Denok garela klase ertaina eta guk geronek hala nahiko bagenu edozer gauza lortzeko baliabideak eskura ditugula. Hutsaren hurrengoa, alajaina!

Gehiago Irakurri