Koronabirusaren pandemiak eragindako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorioz, EH Bilduk udal zergak ez igotzeko eta, beraz, bere horretan mantentzeko eskatu du.
Etxetik kanpo, birritan pentsatu gabe, zer afaldu nahi dutenak daude eta bokata eskatu baino lehen tabernako karta hamasei aldiz irakurri dutenak ere bai. Erabakiak hartzeko erraztasuna dutenak, mendia ala itsasoa galdetuz gero, jarraian, zalantza zipitzik gabe erantzuna ematen dutenak; eta horren aurrean, mendia edo itsasoa galdetuz gero erantzunik gabe geratzen direnak ere bai.
Ez da dohainekoa iragana, ez behintzat independentziaren aldeko borrokan dihardugunontzat. Indarrean dauden Estatuak ez dio bakean uzten Estatu berri bat eraiki nahi duen herri horri, eta horretarako, aldian aldiko, legedia aplikatzen dio. Salbuespeneko tribunalek bere horretan diraute ezer aldatu ez balitz…
Etorri ziren, gauaren ilunean, lotsa gutxi eta amorru askorekin. Etorri ziren, goizeko lehen orduan aurpegi estali eta nazka askorekin.
Kimutu zituzten Can vies, Kukutza, Kortxoenea. Loratu ziren Sastraka, Kiñu, Munarri.
Eskuak diruz beteta eta barrua usteltzen dutenen aurrean, sortu ziren herrigintzatik, jaio ziren herritik. Kulturaren gordeleku; autogestoiaren aterpean eta utopiaren babesean. Egin ziren kontzertuak, hitzaldiak, literatur berbaldiak, bertso-saioak, baratzeak, liburutegiak, gimnasioak, tailerrak, harrera guneak. Materialetik maiterialtasunera eraikiz zubiak. Munak igaroz eta harriak pilatuz eraiki dira denak.
Bazenekien 2020ko martxotik EH Bilduk 50 proposamen eta ekimen baino gehiago aurkeztu dituela Eusko Legebiltzarrean, koronabirusaren pandemiak eragin duen krisi sanitario eta sozioekonomikoari aurre egiteko? Gehiago Irakurri