LAB sindikatuko ordezkari ohi bat kaleratu dute Zornotzako Adakar enpresan

Adakar enpresaren aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: LAB sindikatua

Ordezkari ohia “oinarririk gabeko kaleratze diziplinario baten bidez”, “lan sindikala egiteagatik” eta enpresarengandik azken bost urteetan “hainbat mehatxu” jasan ostean bota dutela salatu du sindikatuak. “Badakite LABek langileen egoera aldatzeko lan egiten duela, eta ez dute hori nahi”, azpimarratu du. Kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egin zuten Boroan. Ertzaintzak LABeko kide bat identifikatu zuen. Gehiago Irakurri

Pobreziari aurre egiteko EH Bilduk egindako proposamenaren kontra agertu dira EAJ eta PSE

Iraileko osoko bilkuran adierazpen instituzional bat aurkeztu genuen, pobreziari aurre egiteko Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat konpromiso eta neurri har zitzala proposatuz. Mozioak ez zuen aurrera egin, EAJ eta PSE kontra agertu zirelako. Hemen duzue gure testua oso-osorik, jeltzaleek eta sozialistek zeren aurka bozkatu zuten jakin dezazuen. Gehiago Irakurri

Haurrak errespetatu!

Larria eta lotsagarria! Ez dago beste hitzik itxialdian zehar umeei egin dietena adierazteko. Hilabete eta erdi etxean giltzapetuta egon dira, eta gero egunero kalean egoteko ordu bete eduki zuten, besterik ez. Kutsatzea ekiditeko irtenbide bakarra haurrak erabat konfinatzea zela esaten zuten. Gezurra zen. Europako herrialde guztiek ez dituzte konfinamendu neurri zorrotzak ezarri. Frantzia, Belgika, Suitza, Austria eta Erresuma Batua, besteak beste, Munduko Osasun Erakundearen gomendioak jarraitu zituzten eta aukera ematen zuten haurrak modu ordenatuan ateratzeko, etxetik gertu, gurasoekin buelta bat ematera.

Gehiago Irakurri

EH Bilduk boto kopuruan gora egin du Zornotzan eta EAEn, eta 22 ordezkari izango ditu Legebiltzarrean

Abstentzioa inoizko handiena izan den arren, EH Bilduk gorako joerari eusten dio eta bere historiako emaitzarik onenak lortu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikoetan: 248.688 boto, 2016an baino 24.434 gehiago, eta 22 ordezkari Legebiltzarrean (+4). Gehiago Irakurri