Herriko merkataritza zaintzeko, herriko dendetan erosi

Beti aldarrikatu dugu tokiko merkataritza ezinbestekoa dela eta beti azpimarratu dugu erosketak herriko dendetan egitea oso garrantzitsua dela. Baina orain, koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, inoiz baino beharrezkoagoa da hori. Gehiago Irakurri

Jon, Bizkargiren magalean

Inguruko poeta batek bere poema baten hasieran zioskun giza jendeak zuhaitzen antza dugula. Pertsona zaurituaren larrutik odola darion bezala, zuhaitzen azaletik erortzen dala erretxina. Eta guk ere sustraiak ditugula zuhaitzek bezala.

Gehiago Irakurri

Bizkargi Eguna, bertan behera

Bizkargi Gogoratuz Elkarteak jakinarazi du 2020ko Bizkargiko Santikurtzak -Bizkargi Eguna- bertan behera geratzen direla koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Gehiago Irakurri

Kortederran, Bistibieta zabortegian, luizi arriskua?

Otsailaren 6an, Zaldibarreko zabortegian sortutako luiziak hautsak harrotu zituen jendartean. Batetik, Joaquin eta Alberto bertako langileak desagertu zirelako, eta egun, bi hilabete geroago, ez dituztelako aurkitu. Eta bestetik, gainezka egindako zabortegi horretako hondakinak beste zabortegi batera eraman behar zirelako. Aukeren artean, Zornotzatik gertu, Kortederra auzoaren ondoan dagoen Lemoako Bistibieta zabortegia aipatu zuten.

Gehiago Irakurri