Kasualitatea izango ote da ba Txirrita Kafkaren egun berean hiltzea? Ekainak 4.
Zer ikusi dauka gorroto zuen Pragan bizi zenak, herria maite zuen Hernaniarrarekin?
Zer ikusi dauka metamorfosia ber-diseinatu zuenak, momentua bizi zuen gizasemearekin?
Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katea Zornotzatik igaroko da. 1.500 lagun batu nahi dituzte herrian. Gehiago Irakurri
Ezker abertzaleak ziklo politiko berria zizelkatzen hasia du harria lantze bat bailitz… lanketa desberdina harri berdinean, aurretik genituen helburu berberak baitira. Asmatzea hartu daiteke eragiketa matematiko bat bezala, baina gakoa dago zenbakiak nola dantzan ipini, hots, lanabesak eta metodoak.
Panorama politikoan zerbait berria azaltzen zaigunean sarri erabiltzen den aditza asmatzearena izaten baita, asmatze kontu soil bat bailitz. Baina asmatzeak zein borondateak atzean akuilua behar du, gauzak, proposamenak edota helburu txikiak hezurmamitzen joan ahal izateko.
“Todo es mentira en este mundo. Todo es mentira la verdad” abesten du Manu Chaok. Eta arrazoi guztia dauka. “Biolentzia barik dena da posible”. Hori esaten zuten hitz egiten duten bakoitzean pozoia botatzen duten manipulatzaile eta intoxikatzaileek. Aspalditik ikusi dugu eta egun ere ikusten ari gara Euskal Herrian zenbat pertsona diren kartzelaratuak eta errepresaliatuak euren lan politikoa egiteagatik. Zerrenda amaiezina da, azkenaldiko batzuk esatearren , txiolariak, Altsasukoak, Oreretakoak, musikariak,etab.
2016ko sanferminetan gertatu zen taldekako bortxaketaren auziaren epaiaren aurrean desadostasuna agertzen duen adierazpen instituzionala onartu du Zornotzako udalbatzak., erabakiak eragiten duen “etsipena” azpimarratuz. Justizia eskatzen dutenekin bat egin dute udal taldeek. Gehiago Irakurri