Izan ere, udari so eginez, ezta besterik ikusten lerro-buruak diona baino, festetan dela, jaialdietan dela -musika, antzerki, bertso…- ibilbide turistikoetan dela, hondartzetan dela, kanpoan bezain gurean dela, gaztelerak 22 euskarak 7. Akaso erdarari -euskara ez den edozein hizkuntzari- pare bat tantu kenduta- horrela geratu da berriz partida, aspaldi esaten nuen lez, eskumak tantua/ezkerrak tentua, ta eusten gatz dau irabazten. Orain, zuek jakingo duzue zein saskitan utzi dituzuen tantu gehiago, esateko pelotarik badaukazue! Gehiago Irakurri
Sanjuanak datoz eta Euskal Herriko bazter guztietan sua izetuko da San Juan Bezperan. Zornotzan be, aukera asko izango dira gauaren zoragarriaz gozatzeko eta lagunartean naturaren indarra antzemateko.
Partizipazioari jagokonez, batzuk auzoetan egiten dira, baina bat, San Juan Ofrendon, Urritxe ganean egiten dana izaten da ikusleez gain, zuzeneko parte-hartzaile gehien daukana. Horrez gain, euskal tradizioan ondo errotutako konjuroak egiten dira, kantatzen da, saltoak egiten dira, bertsoak, txalaparta, erromeria eta sorpresak be izango dira bertan. Gehiago Irakurri