Ganeko igerilekuaren egoera txarra ikusita eta herritarren kexak aintzat hartuta, zer egiteko asmoa duen galdetu dio EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko Udalari azkeneko osoko bilkuran. 2017ko uda baino lehen konponketak egingo dituztela ziurtatu digute.
Amorebieta-Etxano da aire kalitaterik okerrena duen Euskal Herriko herria. Hala dio Ekologistak Martxan erakundeak 2015ean bildutako informazioarekin egindako ikerketak.
Gehiago Irakurri
Bateko edo besteko, honegatik edo horregatik, aurten gutxitan lez zapaldu ditut jai eremuak beraz, poetikarik ez dakarte hitzok, denon ahotan dagoen jai eremuaren gaineko hausnarketa zoli bat baizik; herdoilaren ajeak. Gehiago Irakurri
EAJ eta PSEren botoekin, poliziaren indarkeriaren biktimen legea onartu berri du Gasteizko Legebiltzarrak, 1978 eta 1999 artean Espainiako Estatuko funtzionarioek eragindako biktimak aitortzen dituena. Honi buruz mintzatu gara Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearekin eta Egiari Zor fundazioko kide den Ainara Esteranekin. Gehiago Irakurri
Datorren urtean egutegia aldatzea aurreikusita dute Udaleko alderdi politiko guztiek eta horrek egitaraua aldatzea ekarriko du. Beraz, aurtengo jaiak erabakigarriak izango dira zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusteko. Aldaketa sakon hori gauzatzeko herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa izango da eta, ondorioz, hausnarketarako eta parte-hartzerako deia luzatzen diegu zornotzar guztiei. Gehiago Irakurri