EAEko Udalen Legearen gako nagusiak

Amorebieta-Echano_-_Ayuntamiento_2EAJk eta EH Bilduk Udalen Legearen proiektua adostu dute Eusko Legebiltzarrean. Akordio historikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoa baita horrelako legerik ez duen Estatuko erkidego bakarra, Gernikako Estatutua onartu zenetik 36 urte igaro badira ere. Gehiago Irakurri

Ogenbarrena eraberritzeko lanen bigarren fasea martxan da

P1000101Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrena auzoa eraberritzeko bigarren fasea abian jarri du; lehendabiziko zatia duela bi urte gauzatu zen. Lanak apirilaren 5ean hasi eta lau hilabetez luzatuko dira. Unamuno, Juan XXIII eta zenbaki bikoitidun kaleetan egingo dituzte obrak.

Gehiago Irakurri

Sinesten dut

Idoia ZuloagaAgian Aste Santua ez da fede kontuez jarduteko sasoirik egokiena, batez ere fedebako bat bada ari dena, baina, egia esan, oraingo Aste Santua ez da lehengoa lakoa. Telebista piztu eta Ben Hur eta antzekoak edo meza besterik ikusten ez genuenekoa; mahairatu eta okela zantzurik ere ez; tabernak ere ixten zirenekoa. Sinestedunek eurek ere bestela bizi dute egun Aste Santua. Gehiago Irakurri

Instituzio eta herritarren arteko alkarlanean sakondu behar da urrats handiagoak emoteko

JuanluDeigarria da Zornotzako Udaletik euskararen aldeko kanpainak egiten dabezala, Udala bera danean egundoko gabeziak daukazana. Esate baterako, Nafarroako Zentroaren azpiko aparkalekura doan igogailuaren ahotsa, espainolez, edo Udaletik jatorkun uraren faktura, edota Hirigintzaren plangintza barria egiteko kultur alkarteei bialdutako idatziak… Herritarroi eskatu jaku konpromiso batzuk hartzea, baina, Udalak non ditu bere konpromisoak? 

Gehiago Irakurri