Sarritan jakinarazi zaigu udaletxean egiten dugunaren inguruan oso gutxi entzuten dela kalean, ez bada aldizkari jakin batzuei esker. Egoera honen aurrean, komunikatzeko moduari buelta bat eman eta erabaki bat hartu dugu EH Bildun. Gehiago Irakurri

Iñauterikeriak politikakeriekin datoz nahas-mahasean oraingoan.
Maskarak eta botoak. Esanak eta eserlekuak.
Ta nik…izana eta hitza botatzen ditut faltan.
Alde guztietan gainera; geugan zein geugandik at. Gehiago Irakurri
Pedro Berrioategortua 1967an atxilotu eta torturatu zuten; Saioa Agirre, 2010ean. 1967-2010 urteen artean, belaunaldi ezberdinetako gutxienez 100 bat zornotzar torturatu zituzten.
Langile batek eraso egin dio LABek Zornotzako Arrain Logic enpresan duen ordezkari sindikalari. Gertakariak urtarrilaren 21ean jazo ziren, gaueko txandan. Jokin Delgado langileen ordezkariak eta Ieray Solaguren lankideak eztabaida gogorra izan zuten eta azken horrek paparrean jo egin zion.
Hauteskunde orokorretako emaitza txarren ondotik, EH Bilduk barne hausnarketa prozesua hasi du eta horretarako herri batzarrak egiten ari da Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan.
Zornotzan urtarrilaren 26an izango da bilera irekia, Zelaieta Zentroan. Hauteskundeetako emaitzen balantzea egingo da eta datozen erronkak eta eginkizun berriak zehaztuko dira.
EH Bilduk batzarraren garrantzia azpimarratu eta bertan parte hartzeko deia luzatu du.