Hiri Ekimenak eta EH Bilduk adierazpen bat adostu dute, Amorebieta-Etxanoko osoko bilkurak arratsaldez izateko eskatuz. Goizez eginda, herritarrak batzarretara joateko aukera murrizten dela kritikatu eta bilkurak asteazken arratsaldetan egitea proposatu dute, zornotzarren parte-hartzea erraztu asmoz. Gehiago Irakurri

Periko Solabarria zendu da 85 urte zituela. Azken unera arte hainbat protestatan parte hartu du. Horren erakusgarri da, adibidez, Ernai gazte antolakundearen aurkako epaiketa batean inputatu izana, “terrorismoa goratzea” leporatuta.
Auzitegi Nazional espainolak emandako epaia berretsi du Gorenak eta 107 herriko taberna ixteko agindua eman du, tartean Zornotzako Belatxikieta. Hori dela-eta, herriko tabernen alde elkarretaratzea burutu dute hamarka lagunek Erreferendum plazan. 
Greenpeacek egin duen Ingurumenaren Erradiografia Sozialaren Txostenaren arabera, zentral termikoaren ondorioz, Boroa Euskal Herriko puntu beltzetako bat da.