Joan den uztailean izandako herriko jaiak direla eta, hainbatek eta hainbatek esan digutenarekin bat egiten dugu guk ere. Gaur egungo jai eredua agortuta dagoela eta herriaren onurarako ez dela jasangarria, hain zuzen.
Aspaldi iragarri genuen Autzaganeko saihesbidearen lanak aurrera ateratzeko arazoak zeudela. Hori dela eta, ez da onargarria orain arte izan dugun informazio urria komunikabideen bitartez jaso izana. EH Bilduren ustez, gertatutako ingurumen kalteen jabe izan arren, Bizkaiko Aldundiak informazioa ezkutatu du. Gehiago Irakurri
Aurreko agintaldian egin genuen moduan, honetan ere ortu sozialen alde egingo dugu. Amorebieta-Etxanok lursail ugari ditu horretarako egokiak izan daitezkeenak eta beste herri batzuetan ekimen arrakastatsua izan da. Arrazoiak ugariak dira. Hona hemen horietako batzuk: Gehiago Irakurri
Bada denbora animalien inguruko ordenantza baten ideia buruan darabilgula. Duela hilabete batzuk, herrian txakurrak aske izateko gunea ere ireki genuen.
Lehenik eta behin, Txakurgunearen egoera dela eta ez dela, hainbat kexa izan ditugu. Beraz, demanda hauei aurre egiteko gure esku dagoena egiten saiatuko gara.
Bestalde, animalien edukitzea, eta hauen eta pertsonen arteko elkarbizitza antolatua arautuko duen ordenantza garatzeko garaia da. Gehiago Irakurri
Amorebieta-Etxanoko udaleko euskara zerbitzuak ‘501 baietz!’ kanpaina martxan jarri du, zornotzarrei euskararen aldeko konpromisoa eskatzeko asmoz.
Gehiago Irakurri