Archives Info EH Bildu

Elikadura-burujabetzarako gida-liburua argitaratu dute

?????????????Zer da elikadura-burujabetza?  Posible al da egungo gizarte-sisteman elikadura burujaberako politikak indarrean jartzea? Zeintzuk dira elikaduraren esparruan bizimodu-eredua aldatzeko eman beharreko urratsak? Galdera horiek eta beste asko erantzuten ditu ‘Euskal Herrirako Bestelako Bizitza-ereduak Lortzeko Burujabetza Ereiten’ izeneko liburuak. Gehiago Irakurri

Autzaganeko lanei buruzko batzorde monografikoa eskatu du EH Bilduk

autzagane-obrak3Autzaganen burutzen ari diren herri lanen atzerapena eta akuiferoetan eginiko kalteak direla-eta, Euskal Herria Bilduk irailean gaiari buruzko batzorde monografikoa egiteko eskatu du uztailaren 24ko Osoko Bilkuran. “Kaltea eginda dago eta, tamalez, oraingoa erantzukizunak eta konponbideak eskatzeko unea da”, nabarmendu dute. Gehiago Irakurri

Andoni Agirrebeitia alkateak 67.000 euro gordin kobratuko ditu urtean

andoni-agirrebeitiaEAJ-PSE gobernu koalizioak lehendabiziko osoko bilkuran hartutako zenbait neurri gogor kritikatu ditu EH Bilduk, hala nola, Andoni Agirrebeitia alkatearen soldata, Hirigintzako zinegotzia liberatu izana edo udalbatzarrak arratsaldez egiteko aukera baztertzea.

Legegintzaldi berriko lehen osoko bilkurak “desadostasun zaharrak” agerian utzi dituela adierazi du EH Bilduk. Hauxe duzue koalizio soberanistaren irakurketa: Gehiago Irakurri

Belatxikieta herriko taberna zabalik mantentzea exijitu dute 200 bat zornotzarrek

manifestazioa-libre230 urteko ibilbidea duen Belatxikieta herriko tabernaren ixteko prozesua noiz gauzatuko duten oraingoz ez dago argi. “Bihar bertan edo urtebete barru itxi dezakete”, ohartarazi dute mobilizazioaren antolatzaileek. Uztailaren 11rako Libre Eguna antolatuko dute Zornotzan. Gehiago Irakurri