Zone A Défendre. Hori da ZAD. Babestu Beharreko Gunea. Nantes, edo bretainiarrek deitzen duten moduan, Naoned hiriaren ondoan badago azken sei urte hauetan borroken konbergentzia eraginkor bat, heldu berrien eta biztanleen politizazioa, auto-formakuntza eta bizimolde kolektiboen eraikuntza gauzatzen dituen eremu askea: Notre-Dame-des-Landes.




