Sin categoría @eu

Hauteskunde Orokorrak: nire gizarte dezentearen marka

JuanluIzen ofiziala hori izan arren, dudarik ez dago, Hauteskunde espainolak dira. Halanda be, balioan ipini gura neuke Euskal Herriko indar ezkertiar, aurrerazale eta abertzaleak korronte mediatiko guztien aurka emaitza ona izateak daukan garrantzia.

Jakina, EH Bilduri buruz nago berbaz. Izan be, azken berrogeita hamar urteetan hor biltzen diran sektoreak oso garrantzitsuak izan dira, erabakiorrak esango nuke, adibidez: Gehiago Irakurri

Transgenikoen mamu batzuk

EstiSarrionandiaPropaganda txarra dauke, zalantza barik, transgenikoek; egoera ezezagunek edo gauza barriek, ezagutu barritan, eragiten daben mesfidantzagatik izan daiteke, akaso, baina, geneak gure antojura manipulatzeko teknikak garatu dauazanetik, mamu asko sortu dauz genetikak. Ez dakit, baina, transgenikoen kasuan, transgenikoen euren kontra zuzenean, ala emoten jaken erabileraren kontra dagoen jendea, ez da eta gauza bera; egon naitekeelako, adibidez, gure inguruko Abiadura Handiko Trenaren egungo sarearen kontra, baina, aldi berean, trena gustokoa izan.

Gehiago Irakurri

Bizkargiko Santikurtzeak gure uda hasierako jai naturala

JuanluInon irakurria daukat, uda, Euskal Herriko txoko honetan, maiatzeko Santikurtze egunean hasi eta iraileko Santikurtze egunean amaitu egiten dala. Ideia honeri eutsiz, tradizinoz heldu jaku zornotzarroi Bizkargiko tontorrera santikurtzeetan igoteko ohitura, oztopoak oztopo, inon diran traba guztiak gaindituz.

Gehiago Irakurri

Tinduf: hondar artean emandako egunak

Juanjo LegorburuDuela 40 urte ihesean iritsi ziren Aljeriara, Tindufeko basamortura, euren lurraldea Marokok okupatu baitzuen Espainiar estatuaren utzikeria medio. Haien erroak basamortuan sustraituak dira, beduinoak baitziren sahararren arbasoak, beraz, desertuko lur eremu amaigabea ez zitzaien arrotz.

Gehiago Irakurri