Xabier Irakulis Agirre

Xabier Irakulis

Bio

25 urte.

Delineantea eta Bertsozale Elkartean kultura dinamizatzailea.

Zergatik?

Zornotza gizaki batekin konparatuz gero, bihotza, zornotzarrak izango ginateke, eta birikak, Udala. Arnastea ezinbestekoa da taupaka jarraitu nahi duen herri batentzat, eta azkenaldian, Zornotza, arnasestuka ikusten nuen.

Ezinbestekoak diren organo hauek elkarrengandik urrunegi sentitzen ditut, eta bizirik egon nahi duen herri batek ezin du hori onartu. Horrexegatik, hain zuzen, hartu nuen EH Bilduren hautagai izateko erabakia orain 4 urte. EH Bildu da herri honi odol berri eta aire freskoa emateko baliabide bakarra!

Zinegotziak 2015-2019