Archives Info EH Bildu

EH Bilduk boto kopuruan gora egin du Zornotzan eta EAEn, eta 22 ordezkari izango ditu Legebiltzarrean

Abstentzioa inoizko handiena izan den arren, EH Bilduk gorako joerari eusten dio eta bere historiako emaitzarik onenak lortu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikoetan: 248.688 boto, 2016an baino 24.434 gehiago, eta 22 ordezkari Legebiltzarrean (+4). Gehiago Irakurri

Zer egin behar dut posta bidez bozkatzeko?

Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi baduzu, uztailaren 2ra arteko epea daukazu eskaera egiteko. EH Bilduko ordezkariak astelehenetik ostegunera Zornotzako Bilgunean egongo gara zalantzak argitzeko eta tramiteak egiten laguntzeko. Gehiago Irakurri

EH Bilduk eskatuta, Udal Gobernuak jai-batzordearekin aztertuko du jaiak bertan behera uzteko aukera

EAJren Udal Gobernua aldebakarrez ari da Amorebieta-Etxanoko jaien inguruko erabakiak hartzen. Jai-batzordea 2019ko abenduan eratu zen, baina harrezkero ez da batzarrik egin. Koronabirusa dela eta, Udal Gobernuak bertan behera utzi nahi ditu jaiak. Proposamen hori jaiak antolatzen dituzten eragileekin eztabaidatu eta adostu behar dela uste dugu. Hori dela eta, jai-batzordea berehala biltzea eskatu dugu. Gobernuak gure eskaera onartu du eta  asteazken honetan bilduko da jai-batzordearekin Karmenak eta auzoetako jaiak suspenditzeko aukeraz eta balizko alternatibez hitz egiteko. Gehiago Irakurri

Zornotzako MUBEA EDAI enpresak bost langile kaleratu ditu euren eskubideak defendatzeagatik

LAB sindikatuak salatu duenez, presioak martxoan hasi ziren, beharginek hauteskunde sindikalak egin zituztenean eta koronabirusagatik ezarritako larrialdi egoerak iraun bitartean telelanean aritzea eskatu zutelako. Azkenean, zuzendaritzak atzera egin zuen, baina honek guztiak ondorioak ekarriko zituela ohartarazi zien. Eta mehatxua orain bete du: bost langile kaleratu ditu eta gainerakoak aldi baterako lan-erregulazioan sartuko ditu. Gehiago Irakurri