Iragan astelehenean, hilaren 13an, Zornotzako hainbat eragilek agerraldi bateratua egin zuten udaletxeko plazan. Besteak beste, Zornotzako talde feminista, pentsiodunak, gazte mugimenduak eta Harrera taldeak. Gehiago Irakurri
Iragan astelehenean, hilaren 13an, Zornotzako hainbat eragilek agerraldi bateratua egin zuten udaletxeko plazan. Besteak beste, Zornotzako talde feminista, pentsiodunak, gazte mugimenduak eta Harrera taldeak. Gehiago Irakurri
1962an Iruñean jaioa, 2015eko udal hauteskundeetan politika instituzionalerako jauzia egin zuen Joseba Asiron historialari eta irakasleak, bere hiriko EH Bilduren zerrendaburu gisa. 2015-2019 legealdian Iruñeko alkate izan zen, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerrarekin akordioa eginda. 2019ko bozetan, aldiz, ez zen posible izan Aldaketaren Gobernu hori errepikatzea eta orain EH Bilduren taldeburua da Asiron. Alkate gisa bizi eta egindakoez mintzatu gara berarekin, besteak beste. Gehiago Irakurri
“Euskal preso eta iheslari politikoak etxera” lelopean, Zornotzako Sortuk manifestazioa deitu du abenduaren 24rako herrian. Martxa Erreferendum plazatik abiatuko da, 18:00etan. Larunbat honetan 35 bat preso ohi eta senidek agerraldia egin dute mobilizazio horretan parte hartzeko dei eginez. Gehiago Irakurri
Beste behin ere Boroako zentral termikoak jabez aldatu du. Orain arte Ameriketako Estatu Batuetako Arclight Capital Partners LCC konpainiaren esku egon da, baina honek zentrala Suitzako White Summit Capital inbertsio funtsak eta AEBko Castleton Commodities International enpresak osatutako taldeari saldu dio.
Gehiago Irakurri
Bizilagunak kezkatuta daude, besteak beste, Larreako bidegorria egiten denean ibilgailuen zirkulazio guztia auzo horretatik igaroko delako. EAJren Udal Gobernuak atzera egin du eta bidegorriaren proiektua aztertuko duela jakinarazi die Ixerreko auzokideei. Gehiago Irakurri