Archives Info EH Bildu

Gazte talde batek herritarrei laguntzeko zerbitzua antolatu du Zornotzan, koronabirusa dela eta

Adineko pertsonei nahiz arriskuan egon daitezkeen herritarrei laguntzeko elkartasun sarea da. Erosketak egiteko eta zaintza lanetarako laguntza eskaintzea da helburua. Sare horretan parte hartzeko deia luzatu diete herriko gainerako gazteei. Gehiago Irakurri

Joseba Asiron: “Aldaketa gizartean sortu zen eta handik instituzioetara pasa zen geroago”

1962an Iruñean jaioa, 2015eko udal hauteskundeetan politika instituzionalerako jauzia egin zuen Joseba Asiron historialari eta irakasleak, bere hiriko EH Bilduren zerrendaburu gisa. 2015-2019 legealdian Iruñeko alkate izan zen, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerrarekin akordioa eginda. 2019ko bozetan, aldiz, ez zen posible izan Aldaketaren Gobernu hori errepikatzea eta orain EH Bilduren taldeburua da Asiron. Alkate gisa bizi eta egindakoez mintzatu gara berarekin, besteak beste. Gehiago Irakurri

Abenduaren 24ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute hainbat senide eta preso ohik

Preso ohien eta senideen agerraldia.

“Euskal preso eta iheslari politikoak etxera” lelopean, Zornotzako Sortuk manifestazioa deitu du abenduaren 24rako herrian. Martxa Erreferendum plazatik abiatuko da, 18:00etan. Larunbat honetan 35 bat preso ohi eta senidek agerraldia egin dute mobilizazio horretan parte hartzeko dei eginez. Gehiago Irakurri

Página 3 de 4112345...102030...Última »