Amorebieta-Etxanoko III. Berdintasun Plana talde politiko guztien eta udalerriko hainbat elkarte eta eragile sozialen parte-hartzearekin burutu da, baina Udal Gobernuak berea bailitzan saldu du. Lotsagarria eta onartezina.
Gehiago Irakurri
Amorebieta-Etxanoko III. Berdintasun Plana talde politiko guztien eta udalerriko hainbat elkarte eta eragile sozialen parte-hartzearekin burutu da, baina Udal Gobernuak berea bailitzan saldu du. Lotsagarria eta onartezina.
Gehiago Irakurri
Atzean utzi dugu 2020a, baina ez dirudi iazko urtea erraz ahaztuko dugunik: mundu mailako pandemia bat, eta horren ondoriozko krisi ekonomiko eta politikoa. Lehendik ere bageneukan matxismo, prekarietate eta abarrekin gutxi ez, eta zerbait gehiago. Adituek diote, epe laburrean behintzat, egoerak ez duela hobera egingo, hori da ziurgabetasuna nagusi den garai honetan seguru dakigun bakarra. Gehiago Irakurri
Gaur egun, Zornotzan indarrean dagoen HAPO (Hiria Antolatzeko Plan Orokorra) 2001eko Arau Subsidiarioetan oinarritua dago. Beraz, azken 20 urteotan, unean uneko hainbat aldaketa egin dira, beharrizan edo interes konkretuei erantzuna emateko. Nahiz eta 2015ean HAPO berriaren lanketa hasi, oraindik, hasierako onespena ere ez du jaso; eta, aurreikuspenen arabera, bizpahiru urte barrurako zehaztuko litzateke plana. Horrez gain, aholkularitza batzordearen eraketa zalantzan jarri da. Izan ere, aukeraketa irizpide gardenik gabe egin da, aurkeztutako hainbat elkarte eta eragile foro horretatik baztertuta.
Koronabirusak eragindako kutsatzeen gorakadaren ondorioz, Amorebieta-Etxano eremu gorrian dago. Eusko Jaurlaritzak herria perimetralki konfinatu du eta ostalaritza itxi du. Baina neurri murriztaileez gain, bestelako neurriak ere hartu behar dira, eta proba masiboak egiteak egoera hobetzen lagun dezakeela konbentzituta gaude. Gehiago Irakurri
Aranzadi Zientzia Elkarteak Aniceto Agirrebeitia Lazpita gudariaren gorpuzkiak aurkitu ditu Bizkargi mendian. Berrizko bizilaguna zen eta Alderdi Komunistaren Esteban Salsamendi batailoian aritu zen faxisten aurka borrokan. 26 urte zituen hil zutenean. Gehiago Irakurri