Urte bete igaro da zenbait zornotzarrek Luis Urrengoetxea kaleko eraikin bat okupatu zutenetik. Ziztada Gune Askea izenez ezaguna da gaur egun, eta bertan lanean eta parte hartzen dabiltzanek autogestioa dute bidelagun. Gune autogestionatua da eta horrela burutzen dituzte bertako ekintza guztiak. Urte bete honetan, salatuak, epaituak eta absolbituak izan dira. Herritarren babesa eta laguntza ere jaso dituzte, eta zornotzarrak proiektu honetan parte hartzera bultzatu nahi dituzte.