Lasuenek langileen eskubideak urratu dituela berretsi du Lan Ikuskaritzak

alkatea-lasuenLan Ikuskaritzak argitaratutako txostenaren arabera, Construcciones Lasuen konpainiak langileen lanaldiak luzatu zituen  San Juan eta Lehendakari Agirre kaleetan egindako obretan, Eraikuntzako Hitzarmen Kolektiboa urratuta. Udalaren obra horiek aurreikusitako epea baino hilabete lehenago amaitu ziren.

Hona hemen LAB sindikatuaren oharra oso-osorik:

LABek Lan Ikuskaritzan salaketa jarri zuen,  Zornotzako kaleetan obretan zebilen Construcciones Lasuen enpresak Bizkaiko Eraikuntzako  hitzarmen kolektiboan ezartzen diren lan baldintzak urratzeagatik.

Andoni      Aguirrebeitia     alkatea     berehala     atera    zen     medioetan Construcciones Lasuenen lana babestera.

Apirilaren  15ean  jakinarazi  digute lan ikuskariaren  txostena, eta  honetan zehazten  da arau   urratze   akta  luzatu  duela,  Bizkaiko  Eraikuntzako   Hitzarmen kolektiboa bete ez delako, izan ere,  hitzarmen honetan zehazten den  lanaldiak handitu baitira.

Obra   hilabete   lehenago   bukatu  zela   kontutan  izanda,   ez   geneukan  inolako zalantzarik lanaldien luzapen bat existitu dela,  eta ondorioz, Bizkaiko eraikuntzako lan egutegia eta  lanaldia  urratzen ari zela.

Lanaldien  luzapenek  ere  prekarietatea  suposatzen dute, lan  osasunean eragin zuzena  dutelarik.

Eraikuntza   berez,  gogorra  da,   eta   denok  arreta  berezia  jarri  beharko genioke sektore honi.

Gaur   egun,  eraikuntza  sektorea  bereziki,   obra   publikoan  oinarritzen  da,   eta tamalez, kasu honetan bezala, ez dira hitzarmeneko eta  sektoreko lan egutegiko joko arauak  errespetatzen.

Azpimarratu nahi dugu obra  publikoetan prekarietatearekin bukatu daitekeela, borondate politikoa  baldin  badago. Alderdi  politiko  guztiak interpelatzen  ditugu,  batik  bat   EAJ, lehiaketa  publiko   eredu  desberdin bat ezartzeko lan egin  dezaten, langileon lan baldintzak eta  lan osasuna bermatuko dituena, eta  azpikontratazioan prekarietatea desagertaraziko dituena.

Prekarietateak gaixotu eta  hil egiten du,  eta  horrexegatik eta  kontutan izanda,  laster  lan osasunaren nazioarteko eguna izango  dela  (Apirilak 28), LABek determinazioz eremu guztietan borrokan eta  egoera hauek  salatzen jarraituko duela berresten du, eta  aldi berean lanean jarraituko  du beste eredu baten alde, langile klasearentzat lan osasuna eskubide bat izan dadin.

Bukatzeko,  apirilaren  28an  burutuko diren  mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.