Zinegotziak

Gaizka Esparza Areitiobiritxinaga

Bio

38 urte.
Lehen Hezkuntzan eta Entzumen eta Hizkuntzan diplomatua.

Zergatik?

Herritarrok gure herri ereduaren eraikuntzan parte hartu eta sinisten dugun horretan borrokatu behar
dugulako. Herri nortasuna duen Zornotza bat nahi dudalako, herri parte-hartzailea eta integratzailea.
Euskal nazio baten parte den Zornotza euskaldun baten proiektuan sinisten dudalako nire harritxoa
jartzera nator EH Bilduren eskutik.

Zinegotziak 2019-2023

Urko Lopez Odriozola

Urko Lopez

Bio

40 urte.

Ekonomia eta Enpresa zientzietan doktorea.

Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.

Zergatik?

“Zergatik zara alkategaia?” Hori da sarritan entzun izan dudan galdera. Erantzuna sinplea da: bertan jaio, hazi eta bizi izan naiz. Bertan bizi izan ditut nire lehen bizitza-esperientziak. Bertakoak ditut nire familia eta lagunak. Ezagutzen nauzue. Harro nago bertakoa izateaz, eta gorputzak udalerri honi zerbait eman behar diodala eskatzen dit.

Ez naiz politikatik bizi, nire ogibidea dut eta duintasunez daramat aurrera. Ez dago ebatzeko eserlekurik. Herriarekin bizi nahi dut, ez herriaren kontura. Askotan entzun edo esaten dugu gauzak aldatu behar direla. Jende asko kexu da. Herria aldatu nahi dugu? Ba aldatu dezagun, batera.

Zinegotziak 2015-2019

Itxaso Gerediaga Etxezarraga

Itxasne Gerediaga

Bio

51 urte.

Nekazaritza Ingenieria.

Zergatik?

Zornotza bertoko kolore askotako herritar guztiek egin eta eraikitzen dugu. Udalak beste ikuspegi bat behar du, pertsonak eta beraien beharrizanak eraikinen gainetik egotea bermatuko duen ikuspegia, hain zuzen ere. Politika sozialagoa behar dugu. Hori da nire motibazioa EH Bilduren zerrendan hautagai aurkezteko: konpromisoa pertsonekiko.

Zinegotziak 2015-2019

Ander Uriarte Pujana

Aitor Uriarte

Bio

41 urte.

Fabrikazio Mekanikoan Goi Mailako Teknikaria.

Zergatik?

Arrazoi bakarra esan beharko banu, independentista naizelako naiz ni EH Bilduko partaide. Egun, EH Bildu da erakunde ezberdinetan (Legebiltzarrean, diputazioetan eta udaletxeetan) independentziaren alde zintzotasunez eta irmotasunez lan egiten duen koalizio edo alderdi politiko bakarra.

Horrez gain, hainbat esparrutan (pertsonen arteko berdintasunean, langabezian, ingurumenaren zainketan…) egiteko asko dagoela nabarmena da eta nik nire ekarpena egiteko konpromisoa hartu dut.

Zinegotziak 2015-2019

Izaskun Oyanguren Ureta

Izaskun Oyanguren

Bio

34 urte.

Biologian lizentziatua.

Ingurumen eta Lurralde Antolakuntzan Teknikaria.

Zergatik?

Adreiluan eta hormigoian oinarritutako politikak gaitzesten dituelako EH Bilduk; beste garapen eredu bat posiblea eta beharrezkoa delako; horregatik erabaki dut EH Bilduren hautagaitzako partaide izatea.

Zornotzarrok erronka garrantzitsua daukagu aurrean, Hiri Antolamendu Plan Orokorra, hain zuzen. Ezinbestekoa da zornotzarrak erdigune hartuko dituen herri-eredua eraikitzea, ingurumena errespetatuko duena eta herritarron benetako beharrizanei erantzungo diena.

Zinegotziak 2015-2019