Zubiaren irteera aurkitzeko premian zubiaren erdian geratu gara; zubiaren erdian, ez aurrera ez atzera. Bateko baino besteko.
Zubiaren erdian, urriaren bat hau bezalaxe; ´gure´ gudari egunaren eta ´beraien´ hispanitatearen egunaren arteko zubi lanbro hontan.
Irailak 27a gogoan, Urriak 12ra bidean bere buruari tiro egiteko atakan dauden 9 milimetroak bezala; zubi arrakalatuan.
Zeri heldu aurkitzen ez duten presoen zubi ebaki hortan.
Nola itzuli aurkitzen ez duten exiliatuen zubi urpetu hortan.
Gainean garen, beste aldea aurkitzen ez duen zubi hontan; alde bakarreko zubian.
Pdt. Egoitzen iritzi artikulu oso osokoaz aurrean eta geure uretan ito direnak gogoan -arrosa eta arantzetatik harago- doakie memoriadun errespetu osoa, zubiaren beste aldeaz emateko ontzi nahikoak itsasoratzen asmatu ez duen honen aldetik. Beste aldera heldu edo ez, gutxien-gutxienean, geurea da ´bizirik´ daudenak lehorreratzeko erantzukizuna;
PRE S.O.S EUSKAL HERRIA!