Inguruko poeta batek bere poema baten hasieran zioskun giza jendeak zuhaitzen antza dugula. Pertsona zaurituaren larrutik odola darion bezala, zuhaitzen azaletik erortzen dala erretxina. Eta guk ere sustraiak ditugula zuhaitzek bezala.
EH Bilduk Internet bidezko asanblada egingo du asteazken honetan herritarrekin koronabirusaren pandemiaren ondorioei buruz hitz egiteko eta zalantzak konpartitzeko. Bilera jarraitzeko noiz, nola eta non konektatu behar zareten azaltzen dugu gida honetan. Gehiago Irakurri
Bizkargi Gogoratuz Elkarteak jakinarazi du 2020ko Bizkargiko Santikurtzak -Bizkargi Eguna- bertan behera geratzen direla koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Gehiago Irakurri
Otsailaren 6an, Zaldibarreko zabortegian sortutako luiziak hautsak harrotu zituen jendartean. Batetik, Joaquin eta Alberto bertako langileak desagertu zirelako, eta egun, bi hilabete geroago, ez dituztelako aurkitu. Eta bestetik, gainezka egindako zabortegi horretako hondakinak beste zabortegi batera eraman behar zirelako. Aukeren artean, Zornotzatik gertu, Kortederra auzoaren ondoan dagoen Lemoako Bistibieta zabortegia aipatu zuten.