Espetxeak apurtu!

Lau preso hilda Zaballako (Araba) kartzelan 2019an, horietako hiru 30 urtetik beherakoak. Estatu Espainolean urte honetan 79 pertsona hil dira kartzeletan.

Espainiako Konstituzioaren arabera “las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social de las personas presas”

Gehiago Irakurri

EH Bilduko ordezkariek zinegotzi kargua hartu dute Amorebieta-Etxanoko Udalean

2019ko ekainaren 15ean osatu zen Amorebieta-Etxanoko Udala, talde ezberdinetako ordezkarien eta alkatearen kargu-hartzearekin. Udal hauteskundeetan 3.216 boto eskuratuta, EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu legealdi berrian: Ander Uriarte, Itxaso Gerediaga, Iñaki Iza, Bego Atxa, Leyre Ugarte eta Gaizka Esparza. Gehiago Irakurri

Tortura beti erdigunean

Hauteskundeak utzitako aje zein akidurak lausotzen joango dira gaurtik aurrera, dagoeneko bestelako partida bat hastear dagoelako, hots: emaitzen osteko eragiketa, kalkulu zein akordioetara ailegatzeko prestutasuna agertu beharko dute taula gainean jokoan aritutako dantzari ezberdinak. Uler daiteke zurrunbilo ia amaigabe horretan gai eta gauza garrantzizko asko ohartzeke pasatzea, kontutan hartzen badugu egun hutsaltasuna dela gauzekiko dugun atxikipena.

Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanon EH Bilduk goraka jarraitzen du, baina ez da nahikoa izan Udal Gobernuan aldaketa emateko

EH Bilduk emaitza oso onak izan ditu Amorebieta-Etxanon eta goraka goazela baieztatu da. 2015ko udal-hauteskundeetan 2.879 boto eskuratu genituen eta 2019ko maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetan 3.216 lortu ditugu. Hauteskunde orokorretako datuekin alderatuz gero ere, gora egin dugu: apirilaren 28an 2.574 boto bildu baikenituen. Gehiago Irakurri