“Bizitza da handiena” mugimendua Donostia inguruan jaio zen maiatzean, nazioarteko turismo gailur baten harira Donostian. Herri mugimendua eta sindikatu mordoaren indarren bateratze bat izan da, zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko eta herri boterea eraikitzen jarraitzeko. 78ko Euskal erregimenaren alternatibak eskaintzeko borroka transbertsala egiten dute.Euren ekintza sonatuena aspaldi hutsik zegoen hotel bat okupatzea Donostiako erdigunean eta han bertan egin zuten borroka sozialen aldeko astea.





