Memoria, errelatoa…

Hemendik egun batzuetara bi urte beteko dira Venezuelako hiriburuan, deportazioan, joan zitzaigunetik (deportazioa ez leku baten modukoa litzateke, non pertsonak ez duen ez oinarrizko legerik, ez inolako babes juridikorik, ez dagoelako inon erregistraturik). Gehiago Irakurri

Ama izateagatik Zornotzako enpresa batek emakume bat kaleratu nahi duela salatu dute

Zornotzako Talde Feministak salatu duenez, herriko enpresa batek behargin bat kaleratu nahi du ama izan delako. Langileari elkartasun eta babes osoa adierazteaz gain, azpimarratu dute ez dutela «inolako diskriminaziorik onartuko». Jazotakoa salatzeko elkarretaratze bana egingo dute apirilean LAB sindikatuak eta Talde Feministak, Bilbon eta Zornotzan.
Gehiago Irakurri

Eneko Aldana: “Herri Elkargoaren formatuak ez die Ipar Euskal Herriaren beharrei erantzuten, beste maila batera pasa behar gara”

Euskal Elkargoa martxan jarri zenetik lehen urtemuga beteta, ibilbidearen inguruko irakurketa egin digu Ziburun EH Baiko zinegotzia den Eneko Aldanak, ekarri zituen onurak aipatuz, baina baita dituen gabezia eta mugen gainean fokua jarriz. Horrez gain, Macronen presidentziako aurreneko hilabeteak, AHT edota presoen afera ere izan ditugu mintzagai. Gehiago Irakurri

Ekai

“Bere buruaz beste egin du adingabe transexual batek Ondarroan” otsailaren 16an Berria egunkarian notizia hau irakurtzerakoan tristura eta nazka handia sentitu nuen.

Gehiago Irakurri

Emakumeek Zornotzako kaleak hartu dituzte euren aldarrikapenak mundura zabaltzeko

Jendetza bildu da Urgozoko kontzentrazioan. Argazkia: Zornotzako Talde Feminista

Ehunka emakume batu dira Urgozo iturriaren parean egin den elkarretaratzean. EH Bilduko emakume zinegotziek ere planto egin dute eta Mugimendu Feministak herrian deitutako mobilizazioetan izan dira. Gehiago Irakurri