Archives Maialen Arteaga

Euskaraz, euskaradunez eta euskaltzaletasunaz

Maialen Arteaga

Urte bat igaro da Bilbon 70.000 lagun baino gehiago elkartu ginenetik. Aurreikuspen guztiak hautsi zituen mobilizazioak. Erantzuteko arrazoiak pilatzen ari zitzaizkigun euskaldunoi, eta mahai gainean kolpe bat eman, elkarguneak aurkitu eta ahots bakarrez erantzun genuen. Hamabi hilabete igaro dira eta oldarraldiak bere horretan jarraitzen du. Are, oldarraldi hari judizial etiketa jarri bagenion ere, gainean duguna erreakzio judizial, politiko eta ideologikoa ere bada. Erasoaldi bete betean, gogoetatzera eraman nauten hainbat diskurtso eta esaldi irakurri ditut.

Gehiago Irakurri

Kanpoko tsunamiak eta etxeko lurrikarak

Euskal jendarteak badaki elkartasuna adierazten. Badaki auzokoen injustizien aurrean kaleak betetzen. Hamahiru urte arteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete Kataluniako prozesu independentistaren buruzagiei, eta kondenaren aurrean hamaika istilu izan dira Bartzelonan zein Kataluniako beste hiriburuetan. Errepresio poliziala, polizia infiltratuak mugimendu independentistan, atxilotuak, jipoiak, 131 zauritu…

Gehiago Irakurri

Espainia eta bere maitasuna

Maitasunak milaka forma eta aurpegi dituela entzun izan dut beti. Maitasun keinuak ere anitzak dira, eta aniztasun horren ondorioz, askotan zailak izaten dira identifikatzeko eta interpretatzeko. Beste batzuk, aldiz, maitasunaren aitzakipean defendatzen dituzte beraien interes politikoak. Gehiago Irakurri

Txingurritzen gaituzten saltoak

Karez margotzen genituen zuhaitzak baserrian inurririk igo ez zedin. Umetan, haien ezinaz baliatuta, klarionaz margotutako zirkulu bat egin, eta bertan giltzapetzen genituen, irten ezinik.

Hogei urte neramatzan inurri hori izaten, margotu dugun eta diguten borobileraren artean preso. Karezko pintzeladen baitakoa da gure bizilekua. Karerik gabeko eremu guztiak buruz eta bihotzez dakizkigu, hortik kanpora dagoenaz ezer gutxi dakigu, eta ez dakiguna sarritan ez izatera ere iristen da. Aldi berean, ordea, badakigu ezagutzen duguna baino gehiago garela, baina…zer bertigo ematen duen ezagutzen dugun gotorlekutik atera eta aterpeak kanpoan bilatzeak.

Gehiago Irakurri

Ulertzen ez ditugun pegatinak

Gogoan dut amamak lehengusinari ingelesez idatzitako kamiseta oparitu zionekoa. “I´m a bitch” zioen kamiseta modernoak. Amamak sarritan daramatza horrelako kamiseta modernoak. Egundo ez du erosi duen hori ulertu, baina, gizartera egokituago dagoela sentitzen du horrela.

Gehiago Irakurri