Bateko edo besteko, honegatik edo horregatik, aurten gutxitan lez zapaldu ditut jai eremuak beraz, poetikarik ez dakarte hitzok, denon ahotan dagoen jai eremuaren gaineko hausnarketa zoli bat baizik; herdoilaren ajeak. Gehiago Irakurri
Bateko edo besteko, honegatik edo horregatik, aurten gutxitan lez zapaldu ditut jai eremuak beraz, poetikarik ez dakarte hitzok, denon ahotan dagoen jai eremuaren gaineko hausnarketa zoli bat baizik; herdoilaren ajeak. Gehiago Irakurri
Bestelako abereen artean lengoaiak ezberdintzen gaitu eta gizakia egin. Seguruenez lengoaiaren hastapenak orroan identifikatzen dira eta bera landuz hitza sortu. Honen ondorioa komunikatzeko tresna sortu. Nire ustetan, akaso Xabier Amuriza, Etxanoko Torreburun jaiotako gizasemeak, berehala menperatuko zuen lengoaia eta modu azkar batean orrua berba landu batean bilakatu.
Baliteke, nire antzera, beste nonork be, Gane auzoko frontoi osteko haltzadian erreparatu izana. Aspaldi jo neban begiz, artean zuhaitz txiki batzuk baino ez ziranean ageri, eta pozik jarraitu dot urteetan egin dauan itxura aldaketa; arbola solte batzuk izatetik, baso itxura hartu dauan haltzadi bihurtu arte.
Haltzadi gaztea, beti be, eta holakoetan normala dan moduan, itxia eta iluna; txikia gainera, baina bere txikitasunean altxor handia, ezin da eta imaginatu zelako garrantzia daukien halako guneak ingurumena eta biodibertsitatea zaindu gura badira, eta are gehiago gurea moduko udalerrian.
Nahiz eta transgenikoaren inguruan beste batzuetan idatzi dudan, berriro bueltatzen naiz. Maiatzaren 29an webgune honetan iritzi-emaile kide dudan Esti Sarrionandiaren ‘Transgenikoaren mamu batzuk’ artikuluaren harira nire desadostasunak eta iritzia eman nahi dut transgenikoen arriskuei buruz. Ea eztabaida zabaltzen den! Gehiago Irakurri
Iragana inposatu digutelako gaude etorkizun honen kontra.
Kontua da gero eta gutxiagori inporta zaiola iragana zein etorkizuna.
Berdin dio askeak ginen zein ez, edo izango garen zein ez.
Berdin dio euskaldunak ginen zein ez, edo izango garen zein ez.
Berdin dio munduak ez badu biziraupenik, mende barruan ez bada behintzat!