Munak eta harriak

Etorri ziren, gauaren ilunean, lotsa gutxi eta amorru askorekin. Etorri ziren, goizeko lehen orduan aurpegi estali eta nazka askorekin.
Kimutu zituzten Can vies, Kukutza, Kortxoenea. Loratu ziren Sastraka, Kiñu, Munarri.
Eskuak diruz beteta eta barrua usteltzen dutenen aurrean, sortu ziren herrigintzatik, jaio ziren herritik. Kulturaren gordeleku; autogestoiaren aterpean eta utopiaren babesean. Egin ziren kontzertuak, hitzaldiak, literatur berbaldiak, bertso-saioak, baratzeak, liburutegiak, gimnasioak, tailerrak, harrera guneak. Materialetik maiterialtasunera eraikiz zubiak. Munak igaroz eta harriak pilatuz eraiki dira denak.

Gehiago Irakurri

Agintarien kudeaketa txarra, gazteon errua al da?

Atzean utzi dugu 2020a, baina ez dirudi iazko urtea erraz ahaztuko dugunik: mundu mailako pandemia bat, eta horren ondoriozko krisi ekonomiko eta politikoa. Lehendik ere bageneukan matxismo, prekarietate eta abarrekin gutxi ez, eta zerbait gehiago. Adituek diote, epe laburrean behintzat, egoerak ez duela hobera egingo, hori da ziurgabetasuna nagusi den garai honetan seguru dakigun bakarra. Gehiago Irakurri