2019-2023 legegintzaldirako batzordeak eratuta daude jada Amorebieta-Etxanoko udaletxean. EH Bilduk talde horietako bakoitzean bina ordezkari izango ditu eta hirugarrena ordezkoa izango da. Hauek dira batzordeak eta partaideak: Gehiago Irakurri
2019-2023 legegintzaldirako batzordeak eratuta daude jada Amorebieta-Etxanoko udaletxean. EH Bilduk talde horietako bakoitzean bina ordezkari izango ditu eta hirugarrena ordezkoa izango da. Hauek dira batzordeak eta partaideak: Gehiago Irakurri
Amorebieta-Etxanoko Udalak ikasketa-lokal bat irekiko du Konbenio kaleko 10. zenbakian. Aurrez, instalazioa egokitu egin beharko dute eta 40.000 euro erabiliko dira horretarako. Lanak bi hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute.
Lokala egunero egongo da irekita, 08:00etatik 00:00etara, eta 21 lagunentzako tokia izango du. Atea irekitzeko hurbiltze-txartel bat beharrezkoa izango da.
EH Bilduk duela lau urte esan zuen Zelaieta Zentroak ikasleen beharrizanak asetzen ez zituela -jaiegunetan itxita, ordutegi murritza…- eta alternatiba bat bilatu behar zela. Gure proposamena ere egin genuen, baina egitasmoa albo batean geratu zen. Erabakia berandu hartu da, baina, hala ere, begi onez ikusten dugu ikasketa lokal berriaren irekiera.
Lau preso hilda Zaballako (Araba) kartzelan 2019an, horietako hiru 30 urtetik beherakoak. Estatu Espainolean urte honetan 79 pertsona hil dira kartzeletan.
Espainiako Konstituzioaren arabera “las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social de las personas presas”
2019ko ekainaren 15ean osatu zen Amorebieta-Etxanoko Udala, talde ezberdinetako ordezkarien eta alkatearen kargu-hartzearekin. Udal hauteskundeetan 3.216 boto eskuratuta, EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu legealdi berrian: Ander Uriarte, Itxaso Gerediaga, Iñaki Iza, Bego Atxa, Leyre Ugarte eta Gaizka Esparza. Gehiago Irakurri
Maiatzaren 26ko hauteskundeen ondotik, EH Bilduk bilerak egin ditu Amorebieta-Etxanoko udal talde politiko guztiekin (Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta EAJ) datorren legealdian gure jarrera eta jarduna zein izango den aurrez aurre esateko. Gehiago Irakurri