Archives Info EH Bildu

“Hirigintza eredua aldatu behar da, funtzionaltasuna lehenetsiz eta gure ondarea babestuz”

Gaizka Esparza EH Bilduko zinegotzia.

Gaizka Esparza EH Bilduko zinegotzia.

Gaizka Esparza Hirigintza, Iraunkortasuna eta Zerbitzuen zinegotziarekin egindako solasaldi honetan hainbat proiektu zertan diren aztertu dugu, hala nola Urgozo kiroldegiaren eraikuntza, Tantorta auzoaren eraberritzea edo Larrako bidegorria. Halaber, Udal Gobernuak larrialdi klimatikoaren aurrean neurririk hartzen ez duela kritikatu du. Gehiago Irakurri

“Zornotzan euskararen erabilera normalizatu nahi badugu, gure hizkuntzari behar duen espazioa eman behar zaio”

Iñaki Iza.

Iñaki Iza EH Bilduko Kultura, Kirola eta Euskara zinegotzia da. Laster bi urte egingo ditu ardura horretan. Euskarari buruzko ikerketak Amorebieta-Etxanon datu kezkagarriak eman dituela ohartarazi du, hainbat plan eta jarduera martxan jarri badira ere. Gehiago Irakurri

Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren atzerapena eta eragileen partaidetzaren kudeaketa salatu ditu EH Bilduk

Gaur egun, Zornotzan indarrean dagoen HAPO (Hiria Antolatzeko Plan Orokorra) 2001eko Arau Subsidiarioetan oinarritua dago. Beraz, azken 20 urteotan, unean uneko hainbat aldaketa egin dira, beharrizan edo interes konkretuei erantzuna emateko. Nahiz eta 2015ean HAPO berriaren lanketa hasi, oraindik, hasierako onespena ere ez du jaso; eta, aurreikuspenen arabera, bizpahiru urte barrurako zehaztuko litzateke plana. Horrez gain, aholkularitza batzordearen eraketa zalantzan jarri da. Izan ere, aukeraketa irizpide gardenik gabe egin da, aurkeztutako hainbat elkarte eta eragile foro horretatik baztertuta.

Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanon baheketa masiboa egin dezala eskatzen diogu Osasun Sailari

Koronabirusak eragindako kutsatzeen gorakadaren ondorioz, Amorebieta-Etxano eremu gorrian dago. Eusko Jaurlaritzak herria perimetralki konfinatu du eta ostalaritza itxi du. Baina neurri murriztaileez gain, bestelako neurriak ere hartu behar dira, eta proba masiboak egiteak egoera hobetzen lagun dezakeela konbentzituta gaude. Gehiago Irakurri