Hauteskunde gauean Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuetan akatsak izan ziren eta EH Bilduk hainbat herritan inpugnazioak jarri zituen, tartean Zornotzan; izan ere, gure herrian koalizio soberanistak 2.487 boto lortu zituela esan zuten, baina 2.550 eskuratu zituen.
Akats hori beste herri batzuetan ere gertatu zen eta, azkenean, Bizkaian EH Bilduk eta EAJk lehian zuten azken eserlekua koalizio soberanistarentzat izan da. Honek guztiak eragina izan du Eusko Legebiltzarreko eserlekuen banaketan: EAJk parlamentari bat gutxiago izango du (28) eta EH Bilduk bat gehiago (18).