Aurten ez da aldaketarik izango, baina zornotzarren erdiak jaietako egutegia aldatuko luke: jaiak laburtuta edo astegunetako ekitaldiak kenduta. Horixe da Gizaker enpresak Amorebieta-Etxanoko jaiei buruz egindako ikerketaren ondorio nagusietako bat. Gehiago Irakurri
EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko jaiak aldatzeko proposamen bat egin du. Jaietako egutegia aldatzeko edo txosnak eta eszenatokiak kokatzeko aukera ezberdinak proposatzen ditugu eta beste hainbat puntu ere jorratzen ditugu: jai-batzordearen eta gazteen papera, parte-hartzearen garrantzia, programazioan mantendu beharreko ekintzak… Gehiago Irakurri
EH Bilduren ekimenez eta herritarren eskariz, talde politikoak elkarlanean ari gara hileta zibilak erregulatzen dituen araudia egiteko. Behin-behineko proiektuaren arabera, udaletxeko Etxano Aretoan egingo dira hileta zibilak. Salbuespen kasuetan, alkateak baimena eman dezake beste leku batean egiteko.
Udalak 1.300.000 euro bideratuko ditu San Miguel kalea berrurbanizazio lanetara. 250 metro dituen kalearen itxura aldatzeko, aurtengo aurrekontuaren %5a suposatzen duen kantitatea erabiliko du Udalak. EH Bilduk neurrigabea deritzo obra hau egiteko dirutza hori erabiltzeari, kontuan hartuta herrian badaudela beharrizan askoz nabarmenagoak dituzten zonalde batzuk. Gehiago Irakurri