Inflazioa

Inflazioa epe jakin batean ematen den ondasun eta zerbitzuen prezioen maila orokorraren igoerari deritzo. Txanpon baten eros ahalmenaren galera islatzen du. Wikipediara sartu eta inflazioa zer den halaxe erantzuten du izeko Googlek. Joan den astean hirutan irakurri behar izan nuen inflazioaren definizioa, esanahia oraindik oso argi ez badaukat ere.

Gehiago Irakurri

Inpunitatea

Azken egun hauetan, beste behin ere, errealitateak eguneroko azalera ekarri digu jakitun ginena, hots: 2004an martxoaren 11ko Madrilen izandako atentatuak gertatu eta handik gutxira Gobernuak (hartan Alderdi Popularrak gobernatzen zuen) eta espresuki Gobernu presidenteak jakin bazekiten islamistak gauzatutako ekintza bat zela, baina hala ere lehenengo momentutik ETA erakunde armatuari egotzi zioten egiletza.

Gehiago Irakurri

Pintadak

Memoria dudanetik, haurtzaro koxkorretik, margo arrastoak ikusi ditut kaleetako paretetan. Beltzak, gorriak, urdinak. Batzuetan esaldi aldarrikatzaileak, besteetan artelanak, noizean behin zakilak (aluak ez dira hain ohikoak izan, onar dezagun), esaldi erromantikoak edo mezu faxista nazkagarriak.

Gehiago Irakurri

Zornotzako Udal Gobernuak autoritarismoaren aldeko hautua egin du eta adierazpen askatasuna urratzen ari da muralak ezabatuz

Saioa Agirreren alde Zornotzako Talde Feministak egindako murala.

Joan den udan Martz grafitigile zornotzarrari 2.300 euroko isuna jarri zioten eta bere obra guztiak kendu zituzten herriko kaleetatik. Ondoren, Guardia Zibilak Saioa Agirreri egindako torturak eta sexu-erasoak salatzeko Talde Feministak margotutako murala ezabatu zuten. Gehiago Irakurri