Gurasoen apalategi zaharreko liburuen ilara luzetik hiztegi entziklopedikoa hartu berri dut. Zenbat urte igaro ote dira, azkenekoz, eskutan hartu nuenetik. Etxean ez daukat hiztegirik, bat bera ere ez. Pentsatzen jarrita, izugarria iruditu zait, sinestezina. Dena den, etxean zer dela eta ez dagoen hiztegirik hurrengo baterako utziko dut, zer hausnartu badauka eta. Gehiago Irakurri





