EAJk eta PSE-EEk plan urbanistiko berria onartu dute: nola aldatuko da Amorebieta-Etxano datozen urteetan?

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin-behinean onartu dute EAJk eta PSE-EEk. Egitasmo horren arabera, Boroan lursail gehiago bideratuko dituzte industriarako, eta datozen urteetan 1.492 etxebizitza eraikiko dituzte Amorebieta-Etxanon. Gehiago Irakurri

EH Bilduk herritarrekin eta eragileekin prozesu parte hartzaile bat jarriko du martxan, espazio publikoaren ordenantza berria adosteko

EH Bilduk herritarrekin eta eragile desberdinekin prozesu parte hartzaile bat jarriko du martxan, espazio publikoaren eta kale salmentaren ordenantza berria ontzeko. Era berean, bide judizialari ekingo dio, indarrean dagoen ordenantzak eduki eta forma akatsak dituela ulertuta.

Gehiago Irakurri

EAJk eta PSEk ezohiko bidetik onartu dituzte Amorebieta-Etxanoren etorkizuna baldintzatuko duen Plan Orokorra eta kaleko ekimenak debekatzea ahalbidetuko duen Ordenantza polemikoa

EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernuak bi egitasmo garrantzitsu onartu ditu, astelehenean, uztailaren 29an, ez-ohiko osoko bilkura batean: alde batetik, zornotzarron oraina eta etorkizuna baldintzatuko duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO); eta bestetik, herriko hainbat elkarte eta eragileren haserrea eragin duen espazio publikoaren erabilerarako araudi berria. Gehiago Irakurri