Zornotzako MUBEA EDAI enpresak bost langile kaleratu ditu euren eskubideak defendatzeagatik

LAB sindikatuak salatu duenez, presioak martxoan hasi ziren, beharginek hauteskunde sindikalak egin zituztenean eta koronabirusagatik ezarritako larrialdi egoerak iraun bitartean telelanean aritzea eskatu zutelako. Azkenean, zuzendaritzak atzera egin zuen, baina honek guztiak ondorioak ekarriko zituela ohartarazi zien. Eta mehatxua orain bete du: bost langile kaleratu ditu eta gainerakoak aldi baterako lan-erregulazioan sartuko ditu. Gehiago Irakurri

Iberdrolak hainbat zuhaitz desjabetu eta moztu ditu Larran, aurretiazko jakinarazpenik gabe

Iberdrolak bost zuhaitz erauzi zituen Larra auzoan, martxoaren 25ean. Gaur egun, herriarena den lur eremuan eman zen zuhaitzen mozketa. Hiru platanondo eta lizar bi bota zituzten. Bizilagunek harriduraz eta tristuraz ikusi zuten ebaketa. Gainera, ekintza hori aurretiazko jakinarazpenik gabe burutu dute, Udal Gobernua bera ere ezustean harrapatuta.

Gehiago Irakurri

Herriko merkataritza zaintzeko, herriko dendetan erosi

Beti aldarrikatu dugu tokiko merkataritza ezinbestekoa dela eta beti azpimarratu dugu erosketak herriko dendetan egitea oso garrantzitsua dela. Baina orain, koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, inoiz baino beharrezkoagoa da hori. Gehiago Irakurri

Jon, Bizkargiren magalean

Inguruko poeta batek bere poema baten hasieran zioskun giza jendeak zuhaitzen antza dugula. Pertsona zaurituaren larrutik odola darion bezala, zuhaitzen azaletik erortzen dala erretxina. Eta guk ere sustraiak ditugula zuhaitzek bezala.

Gehiago Irakurri